XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nengoen tokitik oso gertu zegoen Maixu laguna hurbildu zait:
Une horretan konturatu naiz, klasikoek arrazoi osoa dutela
Edari gogorra bezala barneratuz gero, ordea, burura igotzen zaizu, eta ez dakizu ondoren zer egiten duzun.
Borrokan, beraz, bihotza bero baino burua hotz izan behar da.
Ixiar eta biok beste aldera pasa gara lagun batzuekin egotera.
Itzultzean, nire pasaportea aztertu ondoren, mugako poliziak berarekin komisaldegira joan nadila eskatu dit.
Poliziaren egoitzan komisario batek nahikoa modu onean adierazi dit Gasteizko epaitegi batetik erreklamaturik nagoela eta horren zergatia jakin nahi duela.
Nik hori ezinezkoa dela erantzun diot, amnistiatu berria bainaiz.
Nolabait, sinetsi egin dit, eta aske utziko nauela esan dit, baldin eta epaitegi horretara aurkeztuko naizela hitza ematen badiot.
Nik, jakina, baietz erantzun diot, eta neure buruari zer arraio izan daitekeen itauntzen diodan bitartean, Ixiarrengana itzuli naiz.
Adiskide dudan Gazteizko abokatu batekin adostu dut epaitegira agertzea.
Harri eta zur geratu gara biok auziaren nondik norakoa azaldu digutenean.
1968ko udan ETAk Meliton Manzanas torturatzailea garbitu ondoren poliziak egin zuen sarekadan Felix lagunari nire idatzi bat harrapatu omen zioten, zeinean
Esaldi hau militarrek armadako uniformeari egindako iraintzat hartu zuten eta ni bilatzeko eta harrapatzeko agindua eman zuten.
Harrigarriena, garai hartan soldaduskan nengoela da eta, kartzelako egonaldia barne, ia urte bete egin nuela klandestinitatean murgildu arte.